Ekainaren 18an hiru hiriburuetan martxan jarri eta gero, “Energiaren Egunak” Tolosako Euskal Herria Plazara iritsiko dira uztailan 18, 19 eta 20an. EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) antolaturiko martxa jasangarri honetaz gozatu ahal izango dugu hiru egunez.
“Karabana” bost atalez osaturik egongo da. Informazio puntu bat, EEEren munduan sartzeko aukera emango diguten IPAD batzuekin hornituriko terraza bat eta auto hibrido zein elektrikoen erakusketa bat izango ditugu. Horretaz gainera, gaztetxoenek auto elektrikoen eta bizikleten bi zirkuitu izango dituzte, baita “Desioen hodeia” deituriko Lego erraldoi bat ere, non hala nahi duenak desio berriztagarri bat gehitu ahal izango duen.
Ondorengoa da “Energiaren Egunak” ekitaldiaren egitaraua:
11:00 Ateak irekitzea
Programazioaren kartela jeitsi
Gidatze eraginkorrerako ikastaroa: teoriko eta praktikoa. Doan.
Ordutegiak:
Izen ematea:
Tolosako Udala: 943697521 Ingurumen departamentua
20:00 Ateak ixtea
Tolosan egon eta gero, karabana Amezketara abiatuko da eta ondoren, beste 2 euskal udalerritatik pasako da uztailean. Martxa honek, Alkateen Itunaren helburuen berri emateaz gainera, herritarrak kontzientziatu nahi ditu, aurreztera eta energia-eraginkortasunera bultzatuz.
Tolosak “Alkateen ituna” sinatu zuen 2010 urtean.
Alkateen ituna Europako hainbat herrialdek boluntarioki hartutako konpromisoa da, Europar Batasunak energia politikan dituen helburuetatik haratago joateko asmoz, CO2 isuria gutxitzearen inguruan, energia-eraginkortasunaren inguruan, eta baita energia berriztagarrien produkzio eta erabilera handitzearen inguruan ere. Europar Batasunak 20-20-20aren bitartez zehazten ditu 2020rako finkaturik dauden helburu hauek eta proiektu honen baitan hartzen dute, hain zuzen, Estatu kideek 2020rako CO2 isuria %20an gutxitzeko konpromisoa.
Helburu hauek lortzeko asmoz, udalerriek Energia Berriztagarrien Ekintza Plana diseinatu dute, non 2020a bitarte udalerri horietan energia aurrezteko eman beharreko pausoak zehazten diren.
Energia aurrezteko eta energia berriztagarrien promoziorako erabiliko diren ekintza hauek guztiak, energia kontsumitzen den sektore guztietan jarriko dira martxan, hau da, bai udal-bulegoetan, baita etxebizitza zein garraio eta dendetan ere. Horregatik, herritarren inplikazioa beharrezkoa da.
Herritarrek asmo handiko ekimen honetan parte hartzeko nahian, ITUNA sinatu duten udalerri guztiek “Energiaren Egunak” antolatzeko konpromisoa hartu dute, Europar Komisioaren eta beste hainbat erakunderen laguntzaz. Gauzak horrela, herritarrek zuzenean ikusi ahal izango dituzte energiaren erabilera zentzudunago batek eskaintzen dituen aukera eta onurak. Konpromiso honen emaitza dira, hain zuzen, “Días de la Energía” edo “Energiaren Egunak”.
Gaur egun, Europako 4.000 udalerri inguru batu dira jada asmo handiko ekimen honetara, 160 milioi pertsona baina gehiago inplikatuz.
Euskadin, esaterako, 16 udalerrik sinatu dute ITUNA, Euskal Herriko biztanleriaren %46a:
|
Donostia-San Sebastián Vitoria-Gasteiz Areatza Bilbo Irun Abanto – Zierbena Balmaseda Amezketa |
Basauri Oñati Tolosa Portugalete Hondarribia Usurbil
|