eu | es

tolosa 2015
2012-06-28 12:17:33
BIODIBERTSITATEAREN INGURUKO INKESTA EGIN DUTE ESKOLA AGENDA 21EKO IKASLEEK

Aurtengo ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan landu den gaia Biodibertsitatea izan da eta herritaren iritzia ere jakin nahi izan da, DBHko 4. mailako 22 laguneko taldea atera zen kalera tolosarrei Biodibertsitateari buruzko galdetegia egiteko. Bi ordutan 277 galdetegi osatzea lortu zuten

 

Inkestaren emaitza nagusiak hauek dira:

- Gazteek hobeto ezagutzen dute Biodibertsitate hitzaren esanahia.

- Galdetutakoen erdiak baino gehiago ez dira gai izan inbaditzaile baten izena aipatzeko, eta botatako izenen artean gehien azaldu direnak hauek dira: Floridako dortoka, Panpa plumeroa, Banbu, Zebra muskuilua, Asiako Liztorra eta Karramarro amerikarra.

- Tolosar erdiek baino gehiagok herritik paseatzerakoan edota mendira irteterakoan ikusten dituen zuhaitzak, hegazti-txoriak, landareak... bereizten dituela baieztatu du. Gehienen ustetan ezagutza hori zabaltzeko ondo legoke herrian zuhaitzak izendatzea.

- %16k bakarrik erosi du noizbait animalia exotikoren bat. Hau albiste ona da!

- Elosegi parkea gehienek tolosarren gozamenerako prestatuko lukete.

 

 

Zer egin daiteke biodibertsitatea hobetzeko?

Inbaditzaileak deuseztatu

Paseatu, bizikleta erabili, garraio publikoa erabili.

Berdeguneak txukun mantendu, zabor gutxiago sortu eta sortzen duguna ondo sailkatu.

Bertako produktuak erosi, eta ahal bada ekologikoak.

Kontzientzia hartu eta sortu.

 

Beharbada zuk kontzientziatuen artean zaude eta biodibertsitatearen alde egiten duzu, hauen artean bazaude zorionak! Baina biodibertsitatearen alde ezer egiten ez dutenen artean bazaude zer egin ez dakizulako, informatu, gauza asko dira-eta egin ditzakezunak !

 

HONDAKINEN KUDEAKETARAKO LANTALDEA
>>
NOLA PARTE HARTU
EMAN ZURE
IRITZIA
Ideia eta iritziak batuta egiten da Tolosa.
Hemeroteka
>>
Azken berriak
Konpartitu
Tolosako ingurumena | info@tolosaingurumena.net