Orain arte Urgarden taldeak 8 garbiketa burutu ditu Urumea eta Oria ibaian. Bukatzeko, oporrak baino lehen beste bi garbiketa ekimen gehiago antolatuko ditu. Lehena Orian izango da: Tolosara joango gara ekainaren 30ean eta ibaiaren eremu bat garbituko dugu hiriaren erdigunean.
Garbiketa ibai bazterrean egingo dute oinezkoek eta ontzietan etortzen direnek uretatik egingo dute. Beraz, kanoarekin, piraguarekin, etab. hurbildu nahi baduzue ongi etorriak izango zarete. Goizeko 10.30tan elkartuko gara Bar 66 tabernaren parean (Berazubi kalean) - Hemen duzue mapa, bertan zehazten da elkartze puntua eta garbitu nahi den eremua.
Urgarden taldeak udazkenera arte Orian burutuko duen azken auzolana izango da - Bota egokiak, gogoak eta pikatzeko zerbait ekarri besterik ez duzue!