Tolosan lorategi natural ederrak dauzkagu. Herria mendiz inguratua dagoenez, naturan murgilduz gero landare eta animalia anitz ikusi ahal izango dituzue, urtaro guztietan. Natura aberastasun hori dela eta, udal lurraldearen parte bat Natura 2000 Sarean dago.
Tolosak biodibertsitatea zaintzen laguntzen du, lursail batzuk Ernio-Gatzumeko eta Aralarko Interes Komunitarioko Lekuen parte baitira (Monteskue eta Urkizu auzoetako goialdea, batetik; eta Bedaio, bestetik). Lursail horietan daude animalientzat oso garrantzitsuak diren zuhaitza zaharrak, saguzarren babesleku diren leizeak, hegazti sarraskijaleak elikagai bila joaten diren larreak, eta beste herrialde batzuetan desagertzeko zorian dauden landareak eta animaliak babesten dituzten basoak eta sasiak.
Leku horiek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 52, Zaintza Bereziko Eremu izendatuko dira laster. Natura 2000 Sarean Europar Batasuneko flora, fauna eta ekosistema garrantzitsuenak babesten dituzte; halaber, eremu horietako biztanleen bizi kalitatea hobetzea sustatzen dute.