Zuhaitz Eguna
Tolosan dauzkagun zuhaitzak ondare bat dira, zuhaitzak zaintzen eta maitatzen jakin dutenek utzita. Guk ere gure ondarea utzi nahi dugunez, 18 urte daramatzagu Zuhaitz Eguna ospatzen. Amarotz edo Belateko bizilagunek, ikastetxetako ikasleek eta boluntarioek parte hartu dute, beste batzuen artean, zuhaitz berriak aldatzen. Hau izango da etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea
Aholkuak:
Uraren Eguna (Martxoak 22)
Ura, bizitzaren oinarri. Ura bizitzeko baliabide bat da. Urik gabe, gure bizitza gelditu egingo litzateke. Lurrean dagoen ur guztitik, edateko modukoa % 0,008 besterik ez da. Gero eta ur gehiago kontsumitzen dugu industrian, nekazaritzan eta herri eta hirietan.
Ura denon ondasun bat da. Denona da.
Uraren inguruan kultura berri bat sortu behar dugu: gutxiago kontsumitu behar da eta ohiturak aldatu. Ezin da alferrik gastatu hain baliabide preziatua.
Aholkuak:
- Itxi txorrota!
Planetaren ordua
Planetaren ordua, WWF (World Wide Fund for Nature, mundu-mailako erakunde kontserbazionista) erakundearen ekimena da eta pertsonei, enpresei, erakundei zein gobernuei egun horretan ordu betez argiak itzaltzeko eskaera zuzentzen die. Ekintza honen bidez klimaren aldaketa inporta zaigula eta irtenbideak bilatzeko konpromisoa hartu nahi dugula adierazi nahi da. Ekimenak kutsu sinboliko handia du eta kontzientziazio arloan koka daiteke, hau da, denok bat eginez, mundu mailan egindako keinu honi esker planetaren berotzearen kontrako jarrera azalarazi nahi da. Erne egoteko unea iritsi da, guztiok dugun ardurari kasu eginez eta etorkizun eramangarriaren lanean murgilduz.
Aste Berdea
Nazio Batuen Erakundeak, ekainaren 5a izendatu zuen Nazioarteko ingurumen eguna. Egun honen baitan, antolatzen diren ekintzek lelo nagusi bat izaten dute urtero. Horrela, biztanleriari eguneroko ekintzetan ingurumenaren aldeko apostua egitearen gonbita luzatzen dio.
2012: Ekonomia berdea: ez al zaitu zuri hartzen?
Aholkuak:
- Sentzumenez betetako balkoia
Mugikortasun Astea
Irailaren 22an Nire kotxeri gabeko eguna ospatzen da eta egun honen inguruan Europako Mugikortasun Astea. Gaur egun, batera eta bestera ibiltzeko, neurri handi batean, erregai fosila behar duten ibilgailuak erabiltzen ditugu eta hirietako eta herrietan ere eragina du; trafikoak zarata eta airearen kutsadura sortzen du, hildakoak eta zaurituak errepideetan, auto pilaketak, espazio publiko gutxiago dago eta gizarte kohesioa galarazten du.
Beraz, arduratsu jokatzen ez badugu, prozesua itzulezina izan daiteke.
* Mugikortasun astea 2012
Tolosako 6. mailako ikasleek bidegorriaren azterketa egin zuten eta arazo batzuk idetifikatu. Sakatu hemen txostena ikusteko. Horretaz gain Tolosako mugikortasuna hobetzeko hainbat proposamena jaso ziren. Sakatu hemen txostena ikusteko.
Aholkuak:
- Oinez eta bizikletaz ibiltzearen onurak
GABONAK ETA KONTSUMOA
- Aholkuak: Gabon jasangarri eta osasungarriak